Albisteak

Parte hartu 

Udalbatzaberria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela.

Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.

1. Udalaren funtzionamendua

Udalak larrabetzuarren parte hartzeari bide emango dion erakunde modernoa izan behar du, hiritarrekin beti harremanetan egon behar duena eta ahalik eta erarik errazenean. Honen ondorioz, oso garrantzitsua da herritarrek norengana, noiz eta zelan jo behar duten jakitea.

2. 2012ko aurrekontuak prestatzeko prozedura parte-hartzailea

Aurrekontuak ere ezinbesteko tresna dira herriaren kudeaketarako, zertan gastatu ahal den eta zertan ez zehazten dutelako. Udalbatza honen asmoa aurrekontuak era parte hartzailean gauzatzea da, Larrabetzuko hiritarrek beharrezkotzat jotzen dituzten inbertsioei buruzko bere iritzia eman dezaten.

3. Larrabetzuko Herri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN).

Gure konpromisoa legegintzaldi honetan aurrekoan hasitako prozesuari buru ematea da, Plan berria onartuz. Herritarrek prozesu honen berri izan behar dute eta, horregatik, herri batzar honetan gai hau aztertuko dogu.

Gure gonbidapena aintzat hartuko duzuelakoan eta herri batzarrean elkar ikusiko dugulakoan, aukera hau aprobetxatu nahi dugu berriz ere guregan jarri duzuen konfiantzagatik.

Besterik gabe, har ezazue gure agurrik beroena.

Mª Asun Gaztelu. Alkatea.
LARRABETZUKO UDALA.

 Dokumentua ikusi