Kokapena: Goikolexea auzoan
Ezaugarriak:Gotiko estiloa. Nabe bat dauka hiru gangekin
Tamaina: luzeran 88 oin eta latitudean 32 oin
San Emeteri eta San Zeledonio elizaren barrualdean, Bizkaiko erretaula hispanaiar-flandestar aipagarrienetakoa dugu, Lekeitioko Andramarik bakarrik gailentzen duelarik.
Bertan Gizakundea, Kristoren Jaiokundea eta errioxar legionarien martiritza zehaztasun handiarekin irudikatzen dituzten pietatezko ezkena batzuk garatzen dira.
Eliza barriztatzeko lanak zirela eta, 1991.ean aurkitu zituzten gotiko berantiarreko horma-pinturek. Berebiziko garrantzia daukate – zatikiak baino gorde ez badira ere, bai Bizkaiko lehenak direlako, bai irudietako gaiak erabat ezohizkoak direlako Pirineoen alde honetan.