Ondo etorria lagun. Honakoa Larrabetzuko udalaren webgunea duzu. Bi helburu nagusi izango ditu datozen lau urteotan:
1.- Herritarrek izapide edo tramitazioak udaletxera etorri behar izan barik egin ahal izateko bitarteko eraginkorra izatea.
2.- Herritarrei udalaren eguneroko jarduerak sortzen duen guztiari buruzko informazio argi eta zehatza erakustea.
Udala herrigintzarako bitarteko itzela dela uste dugu, udala delako herritarrengandik hurren dagoen erakunde publikoa. Hau webguneau, udaletxera sartzeko ate bat gehiago izatea lortu gura dugu, Askatasunaren plazan dagoen eraikinaren antzera, hurreratzen dena begirunez eta besoak zabalik hartuko dituena.
Administrazioak ere garai berrietara egokitu beharra duelakoan gagoz. Teknologi berrion bitartez administrazioak berez dakarren jarduera mantsoa arinduko dugu.
Zuren iritzi, kritika, ekarpen, galdera, zalantza eta ostantzeko guztiak jasotzeko bitartekoa ere izango dugu webgunea.
Eman daiogun zentzua auzolanean
Larrabetzuko udala