Kultur eta kirol Elkarteak

 
Gasztelumendi abesbatza

Larrabetzuko Gaztelumendi Abesbatza 1992.ko uztailan jaio zen herriak aspalditik zeukan gogo bati erantzuteko. Larrabetzuk 1.500 biztanle baino ez ditu baina bertan aurki daitezke koru bi eta musika eskola bat. Gaur egun 30 gizon-emakumek osatzen dute abesbatza, oraingo zuzendaria Victor Diego izanik.

Urte hauetan hainbat ekitalditan hartu du parte Euskal Herria osoan zehar : Galdakaon, Getxon, Sestaon, Bilbon, Oñatin, Arrasaten, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, eta abar luze batean.

Parte hartzen du urtero BAEk antolatutako Udaberriko Kontzertuetan, Txorierriko Gabon-kanten Festibalean, Begoñako Aste Koralean, Uribe Kostako Sta Zezilia Kontzertuetan, Galdakaoko Aste Musikala, etab. Juan Carlos Irizarren Natura diskan parte hartzen du ere. Parte-hartze aipagarria izan du Autol (1997) eta Arrigorriaga (2002) abesbatz lehiaketetan.